XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MONT-BLANC-eko lur-peko berria estrenatu dute de Gaullek eta Saragat-ek

Uztailaren 17-an egin dute Mont-Blanc Europako mendi handienaren azpitik zilatu lurpearen estrenatzea.

Haren zilatzen, Frantsesek eta Italianoek erdizka, sei urthe eman dituzte, eta 21 langile hil dira lan hortan.

Lurpeko bide horrek hameka kilometra eta sei ehun metra badauzka.

Lur-pe hortan ez ithotzeko, ausko alimale batzuek buhatzen zekundaka sei ehun mila pinta aire fresko.

Hortik pasa ditazke orenean lau ehun oto baino gehiago.

Beraz, de Gaulle ethorri da hamar orenak eta hamar minutetan.

Saragat Italiako Presidenta errezebitu du Chamonix herriko etxean.

Soldado frantsek ohoreak egin diozkate bi Presidenteri. Eta gero bi buruzagiek erruban bedera hautsi dute aixturrez, adi-arazteko heiek zutela lur-peko bidea idekitzen.

De Gaulle jeneralari deus makurrik ez zakion gerta, frantses-aldetik eman zituzten haren zain bi mila C.R.S.segurik eta italiano aldetik hiruzpalau mila poliza-gizon edo soldado.

Alabainan bi presideritek iragan dute lurpekoa otoz, eta Italian berriz ere hasi dira agurrak eta konplimenduak.

Lurpeko horrek tinkatuko omen ditu Italiaren eta Frantziaren arteko lokarriak.

De Gaulle aipatu du, Europanoen europa.

Saragatek denen arteko merkatuaren geroa.